Discover and read the best of Twitter Threads about #ArkeologiaOstegun

Most recents (20)

🏛️Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean Maturana-Verástegui jauregiaz hitz egingo dizuegu, azkenaldian, zoritxarrez, prentsan hainbatetan agertu den jauregia.
🏚️Duela gutxi teilatua erori zen eraikinaren kontserbazio txarra dela eta. Hemen duzue informazio gehiago: gasteizhoy.com/palacio-matura…
XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako jauregi bat da. Antonio Sáez de Maturanak, garai hartako Gasteizko oligarkiaren kideak, eraikiarazi zuen.
Read 23 tweets
🎑 Misterioak gustoko al dituzue? #Arkeologia gogoko baduzue seguru baietz! #ArkeologiaOstegun hau aprobetxatuz, Iruñako Damaz hitz egingo dizuegu…
📜 Estatua 1845. urtean aurkitu egin zen Larrabeako praedioan, #Iruña-ko herrian. Irudiaren lehenengo albistea Miguel Madinabeitiak eman zuen El Lirio astekarian.

Kontsultatzeko jo honako estekara: euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2…
✍️ Egilearen hitzetan, nekazari batek aurkitu zuen urriaren 10ean Iruñako herriko soro batean “estatua elbarri bat, bururik, oinik eta eskurik ez zituena”. Estatua honi Iruñako Damaren ezizenarekin ezagutzen zaio.
Read 20 tweets
💍Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean Goi Erdi Aroko eraztunez hitz egingo dizuegu. Baskoien nekropolietan aurkitzen diren epigrafe arabiarrak dituzten eraztunetaz, zehatzagoak izateko.
🧑‍🎓Duela gutxi M. Antonia Martínez Núñez, M. Paz de Miguel Ibáñez eta Sonia Gutiérrez Lloret-ek idatzitako artikulu hau partekatu nahi dugu: rua.ua.es/dspace/handle/…
☠️Horrelako eraztunak Argaray-go nekropolian eta Kondestablearen Etxean (Iruñea); Saratsua-n (Muruzabal) eta Aldaieta-n (Langara-Ganboa) aurkitu dira.
Read 18 tweets
⏰ Arkeologiaren inguruko gauza berriak ikasteko irrikan zaudetenez, #ArkeologiaOstegun honetan, “Valdegovía en el Inicio de su Historia” liburua aurkeztuko dizuegu.
2019. urtean #Gaubea-ko Udalak eta Juan Antonio Quirosek, @gipypac ikerketa taldearen zuzendariak, antolatutako jardunaldietan oinarrituta dagoen liburu hau hainbat ikerlanen emaitzak zabaltzea du helburu.
💻 Hementxe eskuragai dituzue liburuko zenbait kapituluen estekak, @ArkeoClio-k eskainitakoak:
Read 20 tweets
🍷☕Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean #HistoriaDutenTabernak aipatu nahi ditugu. Gure historiaren parte diren edo gure historia erakusten duten Gasteizko hainbat taberna erakutsi nahi dizkizuegu. Zerrenda honetara ahazten zaizkigun taberna guztiak gehitzera animatzen zaituztegu!
🚪Gasteizko alde zaharrean dagoen Portalon tabernarekin hasi behar genuen, nola ez. XV. mendeko egurrezko egitura duen jatetxe bat da. Jatetxe honi esker, Erdi Aroaren amaieran hiri egitura nolakoa izango zen ikus dezakegu .
Bere upeltegi txikiak jatetxe osoan somatzen den giro berezi hori sortzen laguntzen du.
Read 13 tweets
🪨 Orain dela asko ezagutzen ditugu menhirrak #Araba-n, eta ez bakarrik Asterix eta Obelixen istorioengatik. #ArkeologiaOstegun honetan, Arabako menhirren zenbait kontzeptu eta ezaugarri batzuk landuko ditugu.
❓ Megalito soilenak ditugu menhirrak, zutik jarritako harri bakarrak. Hiru atal desberdintzen ditugu menhirretan: monolitoa (harria), hobia eta hobiko betegarriak.
📍 1919. urtean, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek #Araba-ko lehen menhirra deskribatu zuten, #Entzia-ko Patzuergoan. Ikerlariek jakin ahal izan dutenez, Akarteko menhirra Baio mendiko kareharriekin eginda dago.
Read 19 tweets
🔔Inoiz galdetu al diozue zuen buruei zelan egiten ziren elizetako kanpaiak Erdi Aroan? Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean azalduko dizuegu.
⛪Horretarako, bi teknika ezberdin aipatuko ditugu: "Teofilo" (XIII. mendea) eta "Biringuccio" (XV-XVI. mendeak). Izen bitxi hauek, kanpai hauen ekoizpenari buruzko eskuliburuak sortu zituzten bi fraideren izenei dagokie.
Teofilo Lombardo monje alemaniar bat izan zen. De diversis De la Pirotecnia izeneko tratatu bat idatzi zuen, XIII. mendearen hasieran.
Read 39 tweets
🎨Gaurko #ArkeologiaOstegun-ean Juncal Ballestín artistari buruz hitz egingo dizuegu. Bere erakusketa @ArtiumVitoria -ean dago ikusgai maiatzaren 23ra arte. Ba al zenekiten artista honek arkeologiaren munduarekin lotutako iragan bat izan zuela?
artium.eus/eu/erakusketak…
🔎Ospe handiko artista izateagatik ezaguna den arren, Juncalek harreman handia izan zuen arkeologiaren munduarekin 70eko hamarkadan. IAA/AAI-ren parte izan zen eta garai hartan Araba osoan zehar egin ziren prospekzioetan parte hartu zuen.
⛏️Indusketa ezberdinetan parte hartu zuen, horien artean, Murbako Behe Paleolitoko aztarnategian.
iaa-aai.org/antbuspre.asp?…
Read 8 tweets
🟣 #Martxoak8 dela-eta, #ArkeologiaOstegun honetan mugimendu feministak #Arkeologia-n izan dituen zenbait ondorio ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Hurrengo txioetan, arkeologo feministen ikerketak eta salaketa orokorrak aurkeztuko ditugu… Ikasteko prest?
🏛 Mugimendu feministaren bigarren olatuarekin batera, gero eta emakume gehigo sartu ziren mundu akademikoan. Emakume ikerlari eta ikasle kopurua handitu ahala, galdera berriak agertu ziren eremu antropologiko, historiko, etnografiko eta arkeologikoetan.
👤 Handik aurrera, #emakumea ikerketen sujetu gisa bilatzen hasi zen Giza-Zientzetan, diskurtso tradizionala eta androzentrikoa zalantzan jarriz eta zapalduen iragana aztertuz, eta generoaren eraikuntza soziala eta aldakorraren kontzeptua Arkeologiako ikerketa-gai bezala sartuz.
Read 32 tweets
✊Gasteizko auzoetako arkeologiaz hitz egin daiteke? #ArkeologiaOstegun honetan Zaramaga auzoari buruz hitz egingo dugu, Martxoaren 3ari omenaldi txiki bat eginez.
🧱Zaramaga auzoa desarrollismoan sortu zen, Gaspar Blein arkitektoa izan zelarik. Forjas Alavesas edo Michelin bezalako enpresetan lan egiten zuten langileak ezarriko ziren auzo gisa diseinatu zen.
Antzeko kasua izango litzateke Ariznabarra, San Kristobal edo Errekaleor auzoena eta Abetxuko herriarena.
Read 15 tweets
🕳 Ba al dakizue zer diren gordailu-zuloak? #ArkeologiaOstegun honetan, #Eztarroa-ko Andra Mari elizaren Brontze Aroko aztarnategian oinarrituz, gordailu-zuloen funtzioa eta garrantzia ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu.
⛪️ 1984. urtean, #Eztarroa-ko Andra Mari elizaren ondoan lanak egiten ari zirela, langileek lurraren kolorea guztiz aldatzen zela nabaritu zuten. Industria litikoa eta zeramika puskak azaleratu zirenean, Arabako Arkeologia Museo zaharrari ohartarazi zioten.
🔬 Bildutako materialak aztertu ondoren, Museoko ikerlariek premiazko indusketa bat antolatzeko erabakia hartu zuten.
Read 17 tweets
Gaurko #ArkeologiaOstegun honetan kontrol arkeologikoen garrantziaz kontzientziatu nahi zaituztegu. Horretarako, kasu berezi bat ekarri nahi dizuegu; testuingurutik kanpo dauden materialak besterik ez ditugunez, interpretazio egokia egin ezin daitekeen aztarnategi baten kasua.
🏗️Beste garai bateko kasu bat da, gauzak beste modu batera egiten zirenean, baina tristea da gaur egun aztarnategi askok segimendu arkeologiko egokirik ez izatea, eta, beraz, aztarnategi batzuk osorik galtzea. Gaur Salbatierrabideri buruz hitz egingo dizuegu.
⛏️Aztarnategi hau 1918an aurkitu zuen Jose Migel Barandiaranek, Marianista Anaiek partzialki industua zegoelarik. Mendizabalako muinoaren iparraldean hondarra ateratzeko egin ziren lanen ondorioz suntsitu zen.
Read 17 tweets
🧵 Seguraski, pasa den astean irakurri zenuten nonbait #Mantible-ko zubiaren erorketa. AAI-tik, #ArkeologiaOstegun hau erabil nahiko genuke Mantibleko zubia gehiago ezagutzeko. Bazatozte?
💭 Gogoratzen bazarete, iaz zubia ezagutzeko aukera izan genuen Ramon Loza-ren eskutik (@VitalFundazioa):
🌉 #Mantible-ko zubia eraikuntza bitxia dugu, arrazoi askorengatik, eta azken asteotan hainbat eleberrietan eta komunibideetan potagonista izan da. Arrazoia zubiaren arku baten erortzea izan da, #Ebro ibaiaren ur-goraldiak direla-eta.
Read 23 tweets
#ArkeologiaOstegun-ekin bueltatzen gara. #Tarantino-ren ildoaren bigarren zatia ekartzen dizuegu aldi honetan.
Hemen ikusi dezakezue lehenengo zatia:
Faidu-ko Virgen de la Peña-n trepanazio kasu bat dokumentatu zen, baita ere. Gaur egungo elizaren iparraldeko zuloetako hilobietako batean aurkitu zen. Gizon gazte-heldu zen eta 24x15mm-ko ebakidura bat zuen.
Read 11 tweets
#ArkeologiaOstegun honetan #Tarantino-ren ildoa bezala definitu dugun publikazioa dakarkigu. Kolpe, gezi-zauri, ezpatakada eta beste zauri batzuetaz hitz egingo dugu.
Anuntzeta-n dagoen Fuente Hoz-eko kasua aipatu nahi dugu. Felix Murgak aurkitu zuen aztarnategi hau 1979an, eta Amelia Baldeon-ek induskatu zuen.
Neolito Amaierako aztarnategi bat da, eta bertan 50mm-ko ebakidura bat zuen gizonezko heldu baten burezurra aurkitu zuten: trepanazio bat zuen.
Read 10 tweets
🚨 Ostiralero, #AstebururakoIrakurketak atala eskaintzen dizuegu. Gaurko egunean, Estudios de #Arqueología Alavesa-ko artikulu bat gomendatu ordez, Elisa García Retes-i buruz hitz egingo dizuegu, @araba_eus-eko arkeologoa, orain dela egun batzuk erretiratu baitzen.
🧩 Urte hauetan zehar, Elisak #Arabako arkeologoei ezinbesteko laguntza eskaini die. Arabako Ondareari buruz daukan jakintzak eta bere profesionaltasunak administrazioaren eta Arkeologiako profesionalen arteko erlazioa errazagoa izatea ahalbidetu du.
🎯 Omenaldi gisa, gure aldizkarian idatzitako artikuluak eskainiko dizkizuegu. Lehenengo kasua, gaur egun @iaaaai3-ren logoa den estelari buruzkoa izan zen: ‘Una estela discoidea en las cercanías de Iruña’ deituta.
academia.edu/44625488/Una_e…
Read 10 tweets
📣#ArkeologiaOstegun hau #EuskararenEguna-ri eskainiko diogu, #Arkeologia, #Epigrafia eta #Euskara batuz. Ba al zenekiten protoeuskeraz idatzitako hainbat teonimo eta antroponimo Miñao eta Durruma-ko hainbat esteletan aurkitzen direla?
🏛Miñaoko estela M. Lourdes Albertos-ek aurkitu zuen 1970ean, egindako ikerketa bati esker (EAA, 1970). Estela honetan hurrengoa irakur daiteke:
AE(L)LIA
HELLICE
HELASSE
K.o. II. mendean datatu zen.
🎭Ae(l)lia Hellice eskaintzailea izango litzateke eta Helasse jainko indigenaren izena. Eskaintzailearen izena greziar jatorrikoa da, morroia izango zelarik, seguruenik.
Read 16 tweets
Pena handia ematen digu gaurko #ArkeologiaOstegun honetan #HeriotzarenArkeologia saileko azken hildoa aurkeztea... Kasu honetan, #AroGaraikidea-ren txanda da, eta #Araba-ko zenbait kokapen eta ohiturei buruz hitz egingo dizuegu. Argazkia: #AVG
🗣 Hasi baino lehen, pasa den asteko ildoa gogoratzen dizuegu:
⛪️ 🔚 Ikusi genuen bezala, 1773. urtean, Carlos III.-ak eliza barruko ehorzketak debekatu zituen. Hilerriak hirietatik kanpo atera zituzten osasun eta higien arrazoiak zirela eta. Horrela, hilerri garaikideen sorrerari ekin zioten.
Read 26 tweets
📜 #HeriotzarenArkeologia-rekin jarraitzen dugu #ArkeologiaOstegun honetan. Behe Erdi Aroa eta Aro Modernoaz hitz egingo dugu gaur.
📍Gaur Ermuko Andra Mariaz hitz egingo dizuegu (Santa María del Muermo, pelikula bati jarraituz). Eliza hau Sergio Escribanok zuzendutako talde batek induskatu zuen 2015 eta 2019. urteen artean.
⚰️ Eliza-fase ezberdinak dokumentatu ziren, baina hirugarren elizaz hitz egingo dugu gaur. Eliza honek XVI eta XVIII. mendeen arteko hilobiak zituen. Oso ondo kontserbatu izan dira hilobi hauetako arropak eta hatuak, orain ikusiko dugun bezala.
Read 19 tweets
Gaurko #ArkeologiaOstegun-a da, eta #HeriotzarenArkeologia-ren idoak jarraituz, #Araba-ko Erdi Aro Beteari buruz hitz egingo dizuegu. Hau da, XI eta XIII. mendeen arteko kronologian kokatuko gara...
🖇 Hasi baino lehen, hemen uzten dizuegu pasa den asteko ildoa:
📍 Zornoztegiko herri hustuaren (#Agurain) aztarnategian, kronologia oso zabala aurkitzen da: Brontze Arotik XV. mendera arte. Nahiz eta aztarnategi oso interesgarria izan, momentuz bakarrik bere XII. mendeko tenpluari buruz hitz egingo dizuegu.
Read 17 tweets

Related hashtags

Did Thread Reader help you today?

Support us! We are indie developers!


This site is made by just two indie developers on a laptop doing marketing, support and development! Read more about the story.

Become a Premium Member ($3.00/month or $30.00/year) and get exclusive features!

Become Premium

Too expensive? Make a small donation by buying us coffee ($5) or help with server cost ($10)

Donate via Paypal Become our Patreon

Thank you for your support!